Itxi

telebista

20:00etan

Arabako Tuesta herrian izango da, gaur, 'Historias a Bocados' saioa

EITB

Joseba Arguiñano sukaldariak bizipen gastronomiko ugari izango ditu herri honetako biztanleekin.

  • Joseba Arguiñano, aurreko saio batean. (Argazkia: EiTB)

    Joseba Arguiñano, aurreko saio batean. (Argazkia: EiTB)

Joseba Arguiñano sukaldariak Arabako Tuesta herria bisitatuko du gaur ETB2ko 'Historias a Bocados' saioan.

Hasteko, Mikel Fernandez de Pinedorekin egongo da. Mikelek 6.000 oilo ditu Amaita baserrian, eta oiloak aske hazi eta hezteko konpromisoa duen Euskaber proiektuaren parte da. Baserri horretako oiloen arrautzekin egingo dute Josebak eta Mikelek bazkaria: arrautza puskatuak tipula, patata frijitu eta piper berdeekin.

Enrique Ruiz de Loizagak, bere aldetik, azpigorri arrazako ahuntzak hazten ditu. Alde batetik, desagertzear dagoen ahuntz arraza hori bizirauten laguntzen du, eta, bestetik, ahuntzek ematen dituzten produktu gastronomikoak ekoizten ditu. Josebarekin, antxume txuletak eta odolosteak jango ditu, eta postrerako, berriz, ahuntz-esnearekin egindako mamia.

Federico Guineak 69 urte ditu, eta faisaiak hazi eta hezten hasi zen bere etxean. Ekimenarekin jarraitu du urteetan zehar, eta orain zoo berezi bat du; faisaiak ez ezik, basurdeak, hegazterrenak, emuak, antzarak, ahateak eta oilo, ardi eta behi arraza exotikoak ditu. Josebak Federicoren zooa ezagutuko du, eta Ines Zamallo Federicoren bikotekideak prestatutako oilasko gisatua saltsan jango dute elkarrekin.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.