telebista
Kirolak
Vitoria-Barakaldo eta Olaizola II.a-Victor, gaur, zuzenean, EiTBn
EiTB
Bartzelonan jokatuko den Munduko Pilota Txapelketako partidak ere zuzenean izango dira ikusgai.
Bigarren B Mailako futbolarekin eta Lau t'erdiko txapelketarekin batera, Munduko Pilota Txapelketak tarte nabarmena izango du gaur Euskal Telebistako kirol programazioaren barruan.
10:00etan hasita, Bartzelonan jokatuko den Munduko Pilota Txapelketako finalak izango ditugu ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en: gomazko paleta, pala motza, trinketea, eskuz banaka, eskuz binaka, larruzko paleta eta zesta. Iñigo Aiestaranek egingo du kontakizuna.
ETB1en eta eitb.eus-en, 16:00etan, Bigarren B Mailako Vitoria-Barakaldo neurketaren berri emango dute Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak.
Amaitzeko, 18:00etan, 'ETB Kantxa' saioak Iruñeko jaialdia eskainiko du zuzenean. Lau t'erdiko txapelketako bi norgehiagoka jokatuko dira bertan: Olaizola II.a-Victor (Lehen Mailakoa) eta Bakaikoa-Etxeberria (Promozio Mailakoa). Hirugarren partidan, Arteaga II.a-Untoria eta Alberdi-Aretxabaleta bikoteak izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna.