telebista
Kirolak
Futbolak, aizkolaritzak eta pilotak osatuko dute gaurko kirol-eskaintza EiTBn
EiTB
'ETB Kantxa' tarteak Bilbotik zuzenean eskainiko du Urrutikoetxeak eta Ezkurdiak Lau t'erdiko Txapelketan jokatuko duten partida.
-
Athleticeko jokalariak. Argazkia: EiTB
12:00etan hasiko da kirol-jardunaldia Iberdrola Ligarekin. Bartzelonatik zuzenean, Euskal Telebistak Espanyol eta Athleticen arteko norgehiagoka eskainiko du. Naxari Altuna eta Larraitz Lucas arduratuko dira kirol kontaketaz.
16:00etan Aizkolarien Bigarren Mailako Txapelketa izango da ikusgai. Pedro Mari Goikoetxeak eta Jose Etxebestek egingo dute jarraipena.
Azkenik, 17:00etan, 'ETB Kantxa'ren txanda izango da, Bilbotik zuzenean. Jaialdia binakako partida batekin hasiko da: Retegi-Rezusta / Elezkano-Martija. Ondoren, Lau t'erdiko Txapelketari helduko diote Urrutikoetxeak eta Ezkurdiak. Eguna amaitzeko, beste binakako partida bat: Elordi-Irusta eta Ugalde-Ruiz izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxean Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.
Kirol-jarduera guztiak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.