Itxi

telebista

22:00etan

Donejakue Bideko sukaldaritza, gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioan

EiTB

Oraingoan, jatetxe euskaldun onenaren bilaketan, Casa de Josefa, Zubi XXI, Fogo de Etayo eta Monjardin jarriko dituzte aurrez aurre.

  • Javi Sierra, 'Juego de cartas' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

'Juego de Cartas' gastronomiari buruzko saioak Euskal Herriko jatetxerik erakargarriena aurkitzeko erromesaldian jarraitzen du. Horretarako, oraingo honetan esperientzia ia erlijiosoa izan nahi izan du Nafarroako lurretan barrena, Donejakue Bidean.

Olloki herrian hasiko da saioaren atal berri eta berezi honen abentura. Miguel Angel Iriarte ezagutuko du, Casa de la Josefa jatetxeko nagusia, eta orain hirurogei urte baino gehiago bere amonak hasi zuen negozioaren xarmak zertan datzan azalduko du.

Javi Sierra aurkezleak Garesen egingo du bide honetako bigarren geldialdia, Nafarroako bi bideak topo egiten duten puntuan. Jaime Ramos zain izango da Zubi XXI jatetxean saioari ongietorria emateko prest. Bertan, erromesek, jatordu oparo batez gain, sagardo onenaz gozatzeko aukera dutela esaten du.

Handik aldendu gabe, saioak geldialdi bat gehiago egingo du Fernando Arponen Fogon de Etayo erretegian. Baratze propioa du, eta, jabearen arabera, produktuan oinarritzen den sukaldaritzaren alde egiten du.

Lizarran amaituko da 'Juego de Cartas' saioaren bidaia hau. Ega hiriko Monjardin jatetxean egingo dute azken geldialdia, Cristina Zhuren gurasoek duten lokalean. Izatez txinatarra bada ere, Iruñeko txorizoa baino nafarragoa omen da jada.

'Juego de Cartas' saioa astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.