Itxi

telebista

22:00etan

Lau t'erdiko Txapelketaren finalari begira, gaur gaueko 'Gure Bideoteka' saioan

EiTB

Aurtengo bi finalistek, Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak, jokatutako zenbait partida izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia, material aukeraketan

    Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia, material aukeraketan

Asteburu honetan Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko dutela eta, Euskal Telebista pilota giro bete-betean sartuko da gaur gauetik hasita.

22:00etan, 'Gure Bideoteka' tartea zabalduko dute, hiru partida eskaintzeko. Pilotari eskainitako gaua Urrutikoetxearen eta Ezkurdiaren arteko 2016ko San Fermin Torneoko Lau T'erdiko Txapelketaren finalarekin hasiko da, Urrutikoetxea-Altuna III.a partida ikusiko dugu gero, eta, gaua amaitzeko, aurtengo final laurdenetako ligaxkan bi finalistek, Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak, jokatutako partida eskainiko dute.

Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa arduratuko dira kirol-kontaketa guztiak egiteaz, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai, 22:00etatik aurrera.