telebista
22:30ean
'La Noche De...' saioak '13 minutos para matar a Hitler' filma eskainiko du gaur
EITB
Gainera, Dani Rovira aktorearen inguruko erreportajea izango da ikusgai.
-
'13 minutos para matar a Hitler' filmaren une bat
'La Noche de...' saioaren gaurko atalak 13 minutos para matar a Hitler pelikula eskainiko du. Benetako gertakarietan oinarritutako filma da eta Hilter hiltzeko erabakia hartu zuen Georg Elsen herritar alemaniarraren istorioa azalduko du. Elsen ez zen polizia ezta segurtasun agentea ere, baina zerbait egiteko beharrizan morala sentitu zuen Hilterren asmoak gelditzeko. Christian Friedel aktorea ikusiko dugu Elsenen paperean, Oliver Hirschbiegel alemaniarrak zuzendutako film honetan.
Saioak, gainera, Franco diktadorearen heriotzaren urteurrenean, Erorien Harana eztanda arazten duen Hollywoodeko pelikula baten irudiak erakutsiko dizkigu.
Bestalde, Dani Rovira Superlopez pelikularen protagonistaren inguruko erreportaje interesagarria eskainiko du saioak, aktoreak jasan dituen akusazio larrienak bilduz.
Eta amaitzeko, Rodando hacia el desastre atalak El Padrino pelikularen filmazioan izandako arazoen berri emango du.
'La Noche de... 13 minutos para matar a Hitler' gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.