Itxi

telebista

22:30ean

'LND' saioak 'En la casa' film frantsesa eskainiko du, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Horrez gain, Kim Basingerrek jarraitzen duen dieta eta nazien inguruko pelikulen atzean ezkutatzen diren gezurrak ezagutuko ditugu.

  • 'En la casa' filmaren fotograma bat

    'En la casa' filmaren fotograma bat

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Juan Mayorgaren antzezlanean oinarrituta dagoen En la casa film frantsesa eskainiko du. Filmak literatura irakasle baten eta haren ikaslearen arteko harremana du oinarri. François Ozonek zuzendutako lan honek drama, umorea, intriga eta suspensea uztartzen ditu, eta Kristin Scott Thomas eta Emmanuelle Seigner aktoreak ditu protagonista.

Horrez gain, Felix Linaresek Kim Basinger aktoreak ez loditzeko duen dieta azalduko du, larunbat honetan 65 urte beteko baititu. Horren jateko ohiturez gain, nerabezaroan bizitako bitxikeriak, familia eta ibilbide profesionala ere izango ditu saioak hizpide.

Bestalde, La conquista de Hispania atalean, Ameriketako Estatu Batuetako pelikuletan ageri diren ezaugarri hispaniarrak izango dira oinarri. Ezaugarri horiek esanguratsuak dira oso, filmean ez direlako modu egokian islatzen.

Bukatzeko, nazien pelikulez eta horien atzean idatzitako istorioen egiatasunaz arituko da saioa, eta Sonrisas y lágrimas, El niño del pijama de rayas eta Malditos bastardos pelikulak izango ditu aztergai.

'La Noche de... En la casa', gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.