telebista
Kirol emanaldiak
Binakako Txapelketako partida, gaur, zuzenean, EiTBn
EiTB
Pilotaz gain, gimnasia erritmikoa, atletismoa eta herri kirolak izango dira ikusgai.
-
Binakako Txapelketako partida, igandean, zuzenean, EiTBn.
Pilotak, gimnasia erritmikoak, atletismoak eta herri kirolek osatuko dute igande arratsaldeko ETBko kirol emanaldiak.
12:00etan, Xistera Torneoko final-aurrea emitituko da ETB4n eta eitb.eus-en. Ordu berean, ETB1en eta eitb.eus-en, Euskalgym 2018 saioaren bigarren atala eskainiko da. Aurten egindako munduko txapelketan, taldeka urrea eskuratu zuten Bulgariarrekin hasiko dira. Ondoren, gimnasia arloko izarrik handienak ikusi ahal izango dira emanaldian, adibidez, Katrin Taseva, Neviana Vladinova, Linoy Ashram Israeldarra, Aleksandra Soldatova, Katsiaryna Halkina, Averina bikiak eta abar. Gainera, Saioa Agirre, Teresa Gorospe, Izaro Martin eta Salma Solaun euskal gimnastak ere ikusiko aukera izango da.
Gimnasia emankizunaren ostean, 12:50ean, Venta de Bañoseko Krossa emitituko da zuzenean.
Arratsaldean, 16:00ak aldera, Urrezko Aizkolariak txapelketako jardunaldia ikusteko aukera egongo da ETB1en; eta 17:00etan, zuzenean Donostiatik, hiru pilota partida: Elordi-Erostarbe / Etxeberria-Jaunarena, Altuna III-Martija / Urrutikoetxea-Larunbe (Binakako Txapelketakoa) eta Mendizabal-Martinez / Dario-Ruiz. 'ETB Kantxa' saioa eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da.