Itxi

telebista

22:15ean

'Taberna Ibiltaria, Bermion', gaur gauean, 'Oholtzan' saioan

EiTB

Tabernaz taberna Euskal Herriko kanta ezagunak abesten egindako ibilaldi saioa da, euskara bultzatu eta jendea animatzeko helburuarekin egina.

  • 'Taberna Ibiltaria Bermion', larunbat honetan, 'Oholtzan' saioan.

    'Taberna Ibiltaria Bermion', larunbat honetan, 'Oholtzan' saioan.

Bizkaiko kostaldean, Bermeon, Madalen egunean egindako grabaketa eskainiko du gaur 'Oholtzan' saioak. 'Taberna Ibiltaria' herriz herri, tabernaz taberna ibiltzen da Euskal Herriko kanta ezagunak abesten eta ezagutarazten. Jendea kantuan jartzea eta, bidez batez, euskara zabaltzea da asmoa.

15 urte daramatzate 'Taberna Ibiltaria' ekimen parte-hartzailearekin, eta euren emanaldi jendetsuari esker oso ezagunak egin dira Bizkaiko kostaldean.

Bermeoko Kasinoan, portuan eta pasealekuan egingo dituzte geldialdiak euskal abesti ezagunak kantatzeko; 'Eperrak', 'Baratze bat', 'Badira hiru aste' eta 'Markosen txarrixe', besteak beste.

'Oholtzan' saioa gaur izango da ikusgai, 22:15ean, eitb.eus-en eta ETB1en.