telebista
22:30ean
'La Oreja de Van Gogh' taldea, gaur gauean, '¿Qué pasa, gallo?' saioan
EiTB
Ibon Zugasti aurkezlea 'La Oreja de Van Gogh' taldearekin izango da, eta misio berri honetan, taldeko hiru kiderekin bilduko da.
-
Leire Martinez, '¿Qué pasa, gallo?' saioan. Argazkia: EiTB
'¿Qué pasa, gallo?' atal berri honetan, Ibon Zugasti musika alorrean murgilduko da, kirol mundua alde batera utzita. Beraz, hain ondo ezagutzen ez duen ate bat zeharkatu beharko du oraingoan, La Oreja de Van Gogh taldeko kideak elkarrizketatu beharko baititu. Oraingoan ere, ondo dokumentatu beharko da taldea ahalik eta ondoen ezagutzeko eta ahazten ez den elkarrizketa horietako bat lortzeko. Horretarako, aurretiko ikerketa bat egingo du, eta protagonistetatik gertu dagoen jendea elkarrizketatuko du, tartean, Alex Ubago musikaria.
Protagonista nagusiengana heldu aurretik, musikak gaur egun duen egoera ezagutzeko, Ricardo Aldarondo Diario Vasco egunkariko kultura kazetari eta zine kritikariarekin izango da Ibon.
Horrez gain, hainbat zalerekin bideokonferentzia egingo du, eta elkarrizketa hurbilago bat, LODVG zaleen klubeko presidentearekin.
'¿Qué pasa, gallo?' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.