telebista
20:00etan
Joseba Arguiñano Bernedon izango da gaur, 'Historia a Bocados' saioan
EiTB
Joseba Bernedoko hiru auzokiderekin izango da euren istorio eta bertako ohitura gastronomikoak ezagutzeko.
-
Historias A Bocados
Igande honetako 'Historias a Bocados' saioan, Joseba Arguiñano Bernedon izango da. Bertan, hiru auzokiderekin izango da herriko ohitura gastronomikoak ezagutzeko.
Carlos Ibañez ikazkinen lana galtzerik nahi ez duen ikazkin ibiltaria da, izan ere, bere aita eta aitona ere ikazkinak izandakoak dira. Ikatza egiteko prozesuak hainbat egun irauten ditu, baina Joseba une egokienean helduko da Carlosengana, ikatza pizteko momentu berean hain zuzen. Okóneko Andra Mari Elizan, Bernedoko ogiarekin lagundutako odolostea dastatuko dute elkarrekin.
Margari Sainz, 58 urteko emakumea, eta Montse Garcia 64koa, koinatak, auzokideak eta nekazaritza enpresa bateko kideak dira. Euren ortuan izango dira biak Josebaren zain, zuhaitzak diruditen karduekin. Sukaldean, egunotan egiten duten erreza bat prestatuko dute gabonetako istorioak kontatu bitartean, karduak almendra saltsarekin.
Bukatzeko, Josebak Chiquito Bernedo ezagutuko du, 78 urteko pilotari arabar famatua. Herriko txoko batean, Josebak eta Antonio Compañonek (Chiquitok) pagauso gisatua prestatuko dute. Bazkalorduan bere bi semeak bilduko dira beraiekin. Biek zesta-puntan jolasten dute, Juan Antonio, "Konpa I", eta José Mari, "Konpa II" bezala dira ezagunak. Ameriketan izandakoak dira biak, eta fama asko dute biek zesta punta munduan. Bernedoko herriak Konpa izena jarri zion herriko frontoiari, eta bertara hurbilduko dira Josebarekin zesta puntako partida bat jolastera.
'Bernedoko Historias A Bocados', gaur, abenduak 23, izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.