Itxi

telebista

21:00etatik aurrera

San Juan Bautista Abesbatzak 50 Urte eta Iruñea Kantuan, gaur gauean, 'Oholtzan'en

EiTB

Lehenengo, San Juan Bautista Abesbatzak 50 Urte saioa izango da ikusgai, bertan, Bilboko Euskalduna Jauregian azaroan 4an egin zen kontzertua eskainiko da. Ondoren, Iruñea Kantuan izango da ikusgai.

  • Iruñea Kantuan.

    Iruñea Kantuan.

Gaur gaueko 'Oholtzan' saioak bi ikuskizun eskainiko ditu; lehenik, San Juan Bautista Abesbatzak bere 50. urteurrenagatik egindako kontzertua izango da ikusgai, eta Iruñea Kantuan ikuskizuna emango da ondoren.

San Juan Bautista Abesbatzak 50 Urte

San Juan Bautista Abesbatzak 50 urte beteko ditu, eta, hori ospa­tzeko, oso kontzertu berezia antolatu zuen 2018ko azaroaren 4an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Ikuskizunean, Leioa Kantika Korala, San Juan Bautista Abesbatza, San Juan Bautista Abesbatza Historikoa abesbatzetako kideak izango dira, besteak beste.

Kontzertu honek Lau Haizetara obraren estreinaldia eskaintzen du, obra Josep Vila i Casañas, konposatzaile eta musikari katalanak egindakoa da. Horrez gain, Dobbin´S Flowery Vale, Like A Rainbow edo Bring Me Little Water, Silvy abestiak entzuteko aukera izango dugu bestek beste.

Leioako San Juan Bautista Abesbatza José Ignacio Sarriak sortu zuen 1968an. 40 urte hauetan SJBk kontzertu asko eman ditu Espainia eta Europan zehar, eta hainbat orkestra eta zuzendarirekin lan egin izan du, estatu mailako erreferentziazko abesbatza bilakatuz. Hainbat grabazio ditu eta estatu mailan ez ezik nazioarte mailan ere sari ugari jaso ditu, batez ere Basilio Astúlezen zuzendaritzapean egondako epean.

2008an SJB guztiz eraldatu zen eta Leioako Udal Kontserbatorioan integratu zen. Egun, Leioa kantika Koralan ikasi duten 32 kidez osatua dago.

San Juan Bautista Abesbatzak 50 Urte, astelehenean izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruñea Kantuan

Iruñeko Udaletxeko plazan antolatutako kale ikuskizuna da. Bertan, Joakin Lizarraga ikastetxeetako haurrek hartuko dute parte, besteak beste, antolatzaileekin batera. Xabier Euzkitzek eta Maria Amolategik gidatuko dute betiko euskal kantez osatutako ikuskizun hau.

Jaialdian Estitxu Pinatxo, Juanpa Agirre, Jaione Olazabal eta Maddalen Arzallusen ahotsez gozatzeko aukera izango dugu, baita Kepa Junkera musikariaren eta Sonakay taldearen doinuez ere. Aurreko urteetan bezala, bi aurkezleak, Maria Amolategi eta Xabier Euzkitze, kantuan arituko dira.

Halaber, oholtza gainean ikusiko ditugu Doneztebeko Abesbatza, Bankako Menditarrak, Mahai Inguruko Kantak taldea, Sarrigurengo Joakin Lizarraga eskola publikoko ikasleak eta Leitzako dantzariak.

Soinu tresnekin Txema Garces, Aitor Furundarena, Juantxo Zeberio, Asier Oleaga, Frantzisko Herrero eta Joxerra Mitxelena arituko dira.

Iruñea Kantuan saioa, 22:00etan izango da ikusgai, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en