telebista
Gaur, 22:30ean
'Batman contra Superman: El amanecer de la justicia' filmaren estreinaldia, 'LND...'n
EiTB
Saioak gainera, aurrez aurrez jarriko ditu filmeko bi protagonista nagusiak, Ben Affleck eta Henry Cavill. Ondoren, zine munduan izan diren super-heroi txarrenak zeintzuk izan diren ikusiko ditugu.
'La Noche De...' saioak Batman contra Superman: El amanecer de la justicia super-heroien filma eskainiko du. Herriko injustiziaren aurkako bi super-heroien arteko borrokan oinarritzen da filma, hala ere, aurkariak borrokan diren bitartean gizarteak izugarrizko mehatxua jasotzen du. Filmean, Zack Snyderek zuzendutakoa da, eta Ben Affleckek (Batman), Henry Cavillek (Superman), Amy Adamsek, Jesse Eisenbergek eta Gal Gadotek hartzen dute parte, besteak beste.
Horrez gain, filmeko bi protagonista nagusiak jarriko ditu aurrez aurre saioak, Ben Affleck eta Henry Cavill. Euren familiak, konpromisoak, bikoteak eta zinema munduan nola sartu ziren errepasatuko ditu Felix Linaresek.
Ondoren, Euskal Herria eta bertako ohiturak presente izan dituzten Hollywoodeko filmak aztertuko dira. Adibidez, The expance telesailean etorkizuneko euskal pilota frontoi bat ageri da, eta telesail berean baita ere, hildako batek euskal izen bat daramala ikusi ahal izango dugu, 'Betiko Bizi'.
Bukatzeko, saioak historiako super-heroi ezagunekin jarraituko du, eta zineman protagonista izan dira super-heroi txarrenak zeintzuk izan diren ikusiko dugu. Tartean izango dira esaterako, Aquaman, Supersonic Man edo Pumaman.
Ez galdu, 'La Noche De... Batman contra Superman: El amanecer de la justicia', gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.