telebista
22:30ean
'Vascos por el Mundo' saioa Pragan izango da gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en
EiTB
Erika Barreras kazetariak Txekiar Errepublikako hiriburuko tokirik ederrenak ezagutzera eramango gaitu, bost protagonista euskaldunen eskutik.
-
Erika Barreras kazetaria, Pragako 'Vascos por el Mundo'n. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioa Pragan izango da, lurreko tokirik bisitatuenetakoenean. Praga, urrezko hiria legez ere da ezaguna, bere argitasun berezia eta bista izugarriengatik. Erika Barreras kazetariak, bost protagonista euskaldunen eskutik, bertara eramango gaitu hiriko tokirik ederrenak ezagutzera.
Itziar, gasteiztarra da eta berak oso toki bitxi batera eramango gaitu, Pragako zubi guztiak ikusten diren toki ezkutu batera, alegia. Ingeniaria izateaz gain, euskarako irakasle gisara ere dabil, beraz, bere ikasle den Tomasen bulegoan ematen duen klaseetako batera joateko aukera izango dugu, izan ere, Tomasek Euskadiko hainbat objekturekin du bere gela apainduta. Patinajea txekiar kirol nazionala denez, patinaje pista batera eramango gaitu Itziarrek ondoren. Bertan, bere mutil laguna ezagutuko dugu, eta elkarrekin Smichov auzora mugituko gara. Bukatzeko, Pardubice auzora joango gara Itziarren aita-amaginarrebak ezagutzera.
Diego zinemagilea da eta ia 14 urte daramatza Pragan bizitzen. Zinema eskolan elkartuko gara berarekin, izan ere, bertan ari da irakasle moduan. Mision Imposible bezalako pelikulak filmatu diren tokiak eta Lucerna zinema ezagutzera eramango gaitu nafarrak. Diegok Violeta Uribe aurkeztuko digu, Vicente Uriberen alaba (Gerra Zibilean Alderdi Komunistako zuzendaria eta nekazaritza ministroa). Bere emaztea eta bere seme txikia ere ezagutzeko aukera izango dugu. Eurekin Pragako gabon giroaz gozatzeko aukera izango dugu San Nikolas egunean.
Ander Llodiokoa da eta Pragan gida turistiko bezala ari da lanean. Alde zaharreko merkatutik egingo dugu bisita Anderrekin eta trdelnik gozokia dastatzeko aukera izango dugu, Hungariako gozoki tipikoa. Wendeslao plaza ere bisitatuko dugu, Beluzesko Iraultza eta komunismoaren erorkeraren erdigunea. Kutuna Horanen Santa Barbara katedrala eta Sedlec hezurtegia bisitatuko ditugu. Ane aurkeztuko digu Anderrek ondoren. Ane, Arrigorriagakoa da, beka batekin heldu zen Pragara eta egun, nazioarteko eskola batean ari da irasle. Elkarrekin Carlos zubia, Los Meones eskultura eta John Lennonen harresia ezagutuko ditugu.
Matxalen Berangokoa da eta abokatu legez ari da Pragan lanean. Hiriko alde zaharrean elkartuko gara berarekin auzo judua ezagutzeko. Barku txiki batean Europako garagardotegi zaharrenetariko batera joango gara bertako garagardoa nola egiten den ikustera. Txekiar gastronomia eta Pragako gaztelua ezagutuko ditugu bertan ere.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.