telebista
Audientzia
Sei urteko lidergoa jarraian, ETBko albistegiek
EiTB
%20,1eko kuota eskuratu dute 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' saioek.
ETBko albistegiek lidergoari eutsi diote 2018an. %20,1eko kuotarekin, Euskal Telebistako albistegiek sei urteko lidergoa kateatu dute etenik gabe. 'Teleberri' Euskadin albistegirik ikusiena da eta 'Gaur Egun' euskaldunen artean %8,4ra iristen da.
Berebat, 'Kirolak' eta 'Eguraldia' tarteek jarraipen handia dute ETBn. ETB2ko 'Kirolak' tarteak %12,0ko kuota eskuratu du eta 'Eguraldia' saioak, orobat, %9,6ko datua bereganatu du batez beste.