Itxi

telebista

Emisio egunak eta orduak

Nola eta noiz ikusi 'El Conquistador del Pacífico'?

I.A. | Eitb.eus

Euskaditik kanpo bizi diren ikusleek Canal Vasco eta ETBSat bidez, eitb.eus-en eta Nahieran ikus dezakete saioa.

  • 'El Conquistador del Pacífico'

    'El Conquistador del Pacífico'. Argazkia: EiTB

Telebistako abenturazko telerrealitate saiorik gogorrena bueltan da, berrituta, eta Panamatik. Urtero bezala, Julian Iantzik "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren hamabosgarren edizioa aurkeztuko du. Hona hemen "El Conquistador del Pacífico" ikusteko bide eta ordutegien zerrenda.

ETB2 eta online

ETB2n astelehenetan izango da saioa ikusgai, 22:30ak aldera. Asteazkenetan, ordu berean, "El Conquis 2019" eztabaida-saioa emango dute, Patxi Alonsoren eskutik. Egun eta ordu berean, eitb.eus-en streaming bidez izango dira saioak ikusgai mundu osoan zehar.

Canal Vasco

Amerikatik, "El Conquistador del Pacífico" Canal Vasco bidez izango da ikusgai, astelehenetan, 22:15ean Argentinatik eta 19:15ean Mexikotik. "El Conquis 2019" eztabaida-saioa asteazkenetan izango da ikusgai, ordu berean: 22:15ean Argentinatik eta 19:15ean Mexikotik.

Atal guztiak, nahieran

Gainera, "El Conquistador del Pacífico"ren eta eztabaida-saioaren atal guztiak "El Conquis"en saio osoak izeneko atalean eta EiTB Nahieran-en izango dira ikusgai, telebistan eman eta hurrengo egunetik aurrera.