Itxi

telebista

22:00etan

Olaizola II.a-Albisu / Urrutikoetxea-Aretxabaleta, gaur gauean, ETBn

EiTB

Binakako Txapelketako partida, Bilboko Bizkaia pilotalekutik, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Pilotari bat, eskuetan pilota duela

    Pilotari bat, eskuetan pilota duela. Argazkia: EFE

Bilbotik egingo du pilota emankizuna Euskal Telebistak gaur gauean. Bertan jokatuko da Binakako Txapelketako 8. jardunaldiko lehen norgehiagoka: Olaizola II.a eta Albisu bikotearen eta Urrutikoetxea eta Aretxabaletaren aurkakoa. Atariko partidan Arteaga II.a-Urretabizkaia eta Peña II.a-Aranguren izango dira  aurrez aurre.

22:00etatik aurrera izango dugu ikusgai jaialdia ETB1en eta eitb.eus-en.