telebista
ETB-1 eta ETB-2
Ribadeon surf saio esklusibo baten lekuko izango da 'Kresala'
A.H.
EITB
Horrez gain, haztegi klasiko baten birgaitze-egitasmoa ezagutuko du aste honetako saioak.
Aste honetako ''Kresala'' saioa, Ribadeon izango da, Galizian, Ibon Amatriain eta Ibon Koala Illarramendi olatu erraldoiak hartzen ikusteko. Amatriain historikoak peronea apurtu zueneko surf saioaren irudiak, izango ditu ''Kresala''-k esklusiban.
Horrez gain, arrain haztegi klasiko baten birgaitze-egitasmoa ezagutuko dute Getarian. Bakailaoa, mihi-arraina eta erroboiloaren hazkuntza ikertzen dute han eta horren lekuko eiznago da ''Kresala'' saioa.
Jose Anjel Lujanbio euskal arraunketako pertsonaia handiarekin ere, egon dira hizketan ''Kresala''koek, traineru estropaden historiaz eta arraun kontuez solasean.
Eta amaitzeko Donostiako ''La Perla'' bainuetxearen historia ezagutuko dute ikus-entzuleek. La Belle Epoque garaian hasi eta gaur arte, bainu mota ezberdinak eskaini izan ditu urteetan zehar.
''Kresala'' igande honetan emitituko da 11:35etatik aurrera ETB-2n.