telebista
22:30ean
'Operación Anthropoid' filma, gaur gauean, 'La Noche De...' saioan
EITB
Saioak, gainera, Glenn Close aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du, zinemako abestirik ezagunenen errepasoa egingo du eta historiako pertsonaia ezagunen heriotzak aztertuko ditu.
-
'Operación Anthropoid' filmeko irudia. Argazkia: 'La Noche De...'
'La Noche de...' saioak Operación Anthropoid pelikula eskainiko du gaur gauean. Bigarren Mundu Gerra garaian, benetako gertakarietan oinarritutako filma da. 1942 urtean, bi txekiarrek paraxutean salto egin zuten Praga inguruan. Helburua Reinhard Heidriche SSetako jenerala, Pragako harakina ezizenarekin ezaguna, hiltzea zen. Cilliam Murphy, Jamie Dornan, Charlotte Le Bon, Toby Jones eta Harry Lloyd aktoreak dira filmaren protagonistak. Felix Linaresek filmazioaren eta benetako gertakari harrigarrien inguruko datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
Bestalde, Glen Closek Oscar sarietan aktore onenari saria lortzeko izendapena jaso du La buena esposa filmean egindako lanarengatik. Saioak haren ibilbidea errepasatuko du La familia Close atalean.
Horrez gain, zinemak eman dituen abestirik ezagunenen istorioen berri emango digu Tu canción favorita atalak. Amaitzeko, Julio Cesar, Cleopatra eta William Wallace pertsonaia historiko ezagunak zinemak azaldu izan ohi duen bezala hil ote ziren aztertuko du La historia según Hollywood atalak.
'La Noche de... Operación Antrophoid' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.