Itxi

telebista

22:30ean

Milanen izango da gaur gauean 'Vascos por el Mundo' saioa

EITB

Erika Barreras erreportariak Italiako hiri honen sekretu guztiak ezagutuko ditu bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Erika Barreras kazetaria, Milanen

    Erika Barreras kazetaria, Milanen

'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalak Milan ezagutuko du, Italiako bigarren hiririk jendetsuena. Diseinuaren eta modaren hiriburua da Milan, luxuzko hainbat markaren sorlekua eta nazioarteko modaren erakusleihoa. Erika Barreras kazetariak Milango sekretu guztiak ezagutuko ditu bertan bizi diren lau euskaldunen eskutik.

Sabino Soraluzekoa da, eta zesta-puntan jokatzera joan zen Milanera, 16 urte zituenean. Euskal kirol hau bilakatu du bizimodu azken 39 urteetan, eta Milanera bizitzera joan ziren pilotarien belaunaldiaren parte da.

Mario, berriz, duela hiru urte joan zen Milanera, komunikazio eta ekitaldi agentzia batean lan egiteko beka batekin. Ordutik, hainbat lan egin ditu, museoetan aritu da lanean, eta baita figurante moduan ere.

Maite Donostiakoa da, eta Espainiako Turismo Bulegoan egiten du lan. Bertatik, hainbat aldiz promozionatu du Euskadi.

Lara Gasteizkoa da, eta bost urte daramatza Milanen. Luca, bere mutil-lagun italiarra, izan zen Milanera joateko arrazoia, eta bertakotuta dago jada. Adingabeen zentro batean egiten du lan, gizarte hezitzaile moduan.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean hasita.