telebista
22:00etan
'Elkarrekin kantuan eta dantzan' ikuskizuna, gaurko 'Oholtzan' saioan
EITB
Gero Axular dantza taldeak eta Easo Txiki eta Araoz Gaztetxo abesbatzek elkarrekin Donostian eskainitako emanaldia da.
Gaurko 'Oholtzan' saioak Elkarrekin kantuan eta dantzan ikuskizuna eskainiko du, Gero Axular dantza taldeak eta Easo Txiki eta Araoz Gaztetxo abesbatzek elkarrekin eskainitako emanaldia. 2018ko irailaren 8an Donostian grabatutako ikuskizuna da, eta euskal dantzak eta musika uztartzen ditu.
Eskainiko dituzten abestien artean, 'Agurra', 'Maritxu nora zoaz', 'Lau teilatu', 'Lau Euskal abesti (I. eta II.)', 'Oi Pello Pello', 'Xalbadorren heriotzean', 'Geroa', 'Martxa baten lehen notak', 'Fandando', 'Azken agurraren negarra', 'Aldapeko', 'Txoriak txori' eta 'Euskal musikaren gorespena' entzungo ditugu.
'Oholtzan' gaur gauean izango da ikusgai 22:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.