Itxi

telebista

22:30ean

Parisen izango da 'Vascos por el Mundo' saioa gaur gauean

EiTB

Carolina Calvo kazetariak Frantziako hiriburuaren sekretuak ezagutuko ditu bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Carolina Calvo kazetaria, Parisen

    Carolina Calvo kazetaria, Parisen

Carolina Calvo kazetariak Paris ezagutzeko aukera emango digu 'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean. Frantziako hiriburua munduko hiririk ezagunetakoa da, eta eragin handia du nazioartean. Halaber, turismo gehien jasotzen duen munduko hiria da: 42 milioi turista, urtero.

Parisen bizi diren euskaldunek erakutsiko dizkigute hiri zoragarri honen sekretuak. Abraham donostiarrak Parisko alderik luxuzkoena erakutsiko digu: boutique handiak eta Eliseoko Zelaiak. Barakaldoko Katiak, berriz, Montmatre auzoan barrena murgilduko gaitu, eta, amaitzeko, Sena ibaia zeharkatuko dugu itsasontzi batean, bere familiarekin batera.

Euken donostiarrak Parisko Opera eta Louvre museo ospetsua erakutsiko dizkigu, eta Patxik Íle de la Cité ezagunera eta bertan dagoen Nôtre Dame katedralera eramango gaitu. Patxiren lagun batek, Amaiak, Saint Sulpice plaza eta Madeleine basilika erakutsiko dizkigu.

Bukatzeko, Trocadero plazatik Eiffel dorrea ikusiko du Amaia donostiarrarekin, eta Parisko Euskal Etxean amaituko dute eguna.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.