telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' Anoetan izango da arratsaldean
EiTB
Tolosaldeko herri horretatik barrena ibiliko da Joseba Arguiñano.
-
'Historias a Bocados' Anoetan izango da larunbat honetan.
'Historias a Bocados' saioan Joseba Arguiñano Anoetan barrena ibiliko da gaur. Aurkezleak Tolosaldean hasiko du larunbateko txango gastronomikoa, Anoeta herrian hain zuzen ere. Hasteko, Bakarne Garmendiak Itziar Agirreurretaren baserrira lagunduko du Joseba, bertan taloen osagaiak izango diren barazkiak erosteko.
Gainera, Juan Carlos Otero palista profesional ohiak materiala nola aukeratzen den erakutsiko dio Josebari Anoetako pilotalekuan.
Ondoren, Benta-Aldea bodegoira joango da. Taberna, ardotegia eta jatetxea da Benta-Aldea, eta ostatua ere eskaintzen du. Joseba gustura egongo da lekua daramaten Unai eta Aratz Garmendiarekin.
'Historias a Bocados' larunbatero dago ikusgai 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.