Itxi

telebista

Kirolak

Futbola, pilota eta saskibaloia, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Athletic Club B-Real Sociedad B eta Agirre-Salaverri / Elordi-Etxebarria partidak, eta Erregina Kopako finalerdia eskainiko dira.

  • Futbola, kirolak eta saskibaloia

    Futbola, kirolak eta saskibaloia

Bigarren B Mailako Athletic Club B-Real Sociedad B partidak zabalduko du larunbateko kirol eskaintza, 16:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

17:00etan, Gasteizen jokatzen ari den saskibaloiko Erregina Kopako finalerdia zuzenean ikusteko aukera izango dugu ETB4n eta eitb.eus-en.

18:00etan, pilotaren leihoa zabalduko dute ETB1en eta eitb.eus-en. Promozio Txapelketako Agirre-Salaverri / Elordi-Etxebarria partidak zabalduko du Iruñeko jaialdia. Ondoren, Bengoetxea VI-Eskiroz eta Laso-Imaz izango dira aurrez aurre.