telebista
ETB-2n
Gaixotasunen jaioaurreko detekzioan aurrerapenak, osteguneko 'Forum'en
A.H.
EITB
David Barberok Gipuzkoa Poliklinikako Maria Eugenia Querejeta biologoa elkarrizketatuko du.
Maria Eugenia Querejeta biologoak gaixotasun genetikoak jaio aurretik antzemateko teknika berrien garapenean lan egiten du Gipuzkoa Poliklinikan eta bere lana hizpide, osteguneko gonbidatua izango da ''Forum'' elkarrizketa saioan. David Barberorekin mantenduko duen hitzorduan zehar, detekzio genetikorako metodo berri honen inguruan arituko da eta horrez gain, antzeman daitezkeen gaixotasun ezberdinak azalduko ditu.
''Forum'' ostegun honetan emitituko da goizeko 08:05etik aurrera ETB-2n.