telebista
22:30ean
Armariotik irteteaz, ostiralean, 'Punto de Vista' saioan
EiTB
Iñaki Elortzak aurkeztutako saioak Alberto, Sonia eta Jordanen istorioak kontatuko ditu.
-
Armariotik irteteaz, ostiralean, 'Punto de Vista' saioan
Armariotik irtetea, urte askotan sexu-orientazioa ezkutuan izan duten lagunek bizi duten zalantza da. Gai horixe jorratuko da ostiralean 'Punto de Vista' saioan, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.
'Armariotik irtetea'k esamolde arina badirudi ere, ez da barre egiteko egoera bat. Haatik, drama bat da. Protagonistek, sekretu, lotsa eta autu-engainuzko bizimodu berria hastearen alde, askotan, garesti ordaintzen dute, inguruan ordura arte izan dituzten familia arteko, lagun eta gizarteak baztertzen baitituzte.
Gure gizartean geroz eta ohikoagoa da honako egoera: gizon eta emakume helduak, elkarbizitzako urte asko pasa dituztenak eta seme-alaben gurasoak badirenak, bere bikotekideei sexu-orientazioa ezkutatzeaz aspertuta, nahi gabe, bat-batean egia esaten diete.
Alberto, Sonia eta Jordanen istorioak ezagutuko ditugu Iñaki Elorzaren eskutik. Armariotik irten eta irteteko bidean dauden hiru lagunen istorioak.
Iñaki Elorzak aurkeztutako saiok erreportajearen generoa irauli du kamera subjektiboaren teknika sartuz. Ikuspegi subjektibo honetatik, ikus-entzuleek protagonisten errealitatea hobeto ulertu dezakete eta gainera, telebistan aurretik jaso ez diren testigantzak eta egoerak ikusteko aukera izango dute. Atal bakoitzean, hiru protagonista hartuko dituzte, eta horrez gain, protagonisten gertukoenen testigantzak eta adituen iritziak ere jasoko dituzte.