telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' Ribabellosan izango da arratsaldean
EiTB
Joseba Arguiñano Arabako Erriberabeitiako herrian izango da.
-
Joseba Arguiñano, Ribabellosan. Irudia: EiTB
Joseba Arguiñano Ribabellosan izango da gaur, Arabako Erriberabeitiako bizilagunak ezagutu eta sukaldaritzaz disfrutatzeko, 'Historias a Bocados' saioan.
Hasteko, Angel Ruiz de Loizagarekin bilduko da, Erribera Beitia Kultur Elkartearen presidentearekin. Herrian antolatzen diren ekimenen sustatzailea da Ruiz de Loizaga. Herria erakutsiko dio Josebari eta Arabako Lurralde Historikoan duen garrantzia ohartaraziko dio.
Berebat, Arguiñanok Javi Torre nekazariarekin topo egingo du. Euskal Herriko alderdi honetan, ohi denez, zekaleak ereiten ditu, baina, azkenaldian, ekoizpena dibertsifikatzeko ahaleginean opio-belarra ereiten du. Landarean haziak gozogintza du helburu, baina burutik morfina eta kodeinaren gisako botikak egiteko osagaiak ateratzen dira.
Maria Luisa Garatek egingo duen lehen gauza Joseba Arguiñano herriko gizarte etxeko sukaldean sartzea izango da, sukaldean ze ondo moldatzen den erakusteko. Maria Luisak egun 73 urte ditu eta orain gutxi pintxo lehiaketa irabazi du herrian. Hartara, barazki eta langostinoz betetako piper-beteak prestatuko dituzte.
'Historias a Bocados' gaur dago ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.