Itxi

telebista

ETB2n, 20:00etan

'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioa gaur abiatuko da Zarautzen

EiTB

Astero, Joseba Arguiñanok xarma duen euskal txoko bat bisitatuko du, eta bertan disfrutatu daitezkeen esperientzien berri emango du.

  • Joseba Argiñano

    Joseba Argiñano

Asko dira Euskal Herrian xarma handiko lekuak. Bisitatzea merezi duten leku horiek disfrutatu ez ezik, bertan bizi diren zenbait lagun ezagutzeko aukera eskaintzen dute. Larunbatero, 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saio berrian, xarma duen euskal txoko batera bisita egingo du gure aurkezleak. Leku horiek eskaintzen dituzten esperientziak bizi eta bertako jendearekin topatzeko aukera ezin hobea izango du.

Hasteko, Joseba Arguiñanok bere herria erakutsiko digu: Zarautz, galtzeko hamaika bazter eta gune berezi dituen herria. Hartara, anfitrioi izango da sukaldaria Javier Clementerekin batera. Azken honek, behin Zarautza txangoa egin zuen eta Gipuzkoako kostaldeko herrian gelditzea erabaki zuen. Euskal Selekzioko entrenatzaile berriarekin Josebak luze eta zabal hitz egingo du itsasoko paseoan, entrenatzaileari prestatuko dion itsaski-jana dastatu aurretik.

Xabier Alberdi historialari zarauztarrekin merkatuan egingo du topo. 1903. urtean eraiki zuen Ramon Cortazarek azokarako eraikina, Zarauzko eraikin-ondarearen katalogoan dagoena. Horrez gain, ekoizle, saltzaile eta kontsumitzaileen topagune bizi-bizia da gaur egun.

Halaber, Mollarriko zamatzeko tokia, Malla Harria izenez ezagutzen dena, leku berezia da. XIX. mendearen amaiera egin zuten Asteasuko Andazarreteko mehatzetik burnia bertara eramateko. Ondoren, itsas ontzi handietan garraiatzen zuten. Juanjo Aranburu Arazi enpresako zuzendariarekin elkartuko da aurkezlea. Arazik Gipuzkoako ondare naturala ezagutzera ematea eta historia zabaltzea du helburu, eta zamatzeko tokiaren nondik norakoak kontatuko dizkio.

Bere herrian egonik, Josebak K.A. jatetxe eta hotelera bisita egingo du. Bertan, Martin, anaiak, itsasora ikusmira duen lau izarretako hotela erakutsiko du. Bi anaiek umetako garaiak gogoratuko dituzte, oraindik hotelik ez zegoenean eta hotelaren goiko solairuan bizi zireneko uneak.

Josebaren amaren aldeko abizena Ameztoy da eta familiaren alde horren berri ere emango du. Romero Ameztoy izebak kudeatzen duen Kirkilla Enea jatetxea erakutsiko digu. Izeba eta Luisi amarekin Xabier Zabala sukaldariak prestatutako bi plater dastatuko dituzte eta kontu kontari arituko dira. Besteak beste, Luisik Karlos Arguiñano nola ezagutu eta nola maitemindu zen kontatuko du.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' 20:00etan izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en larunbatero.