Itxi

telebista

Ostiralean eskainiko da

'El Club de los Sentidos' arte adierazpen ezberdinen erakustokia

A.E.

EITB

Jokin Gonzalezek aurkeztuta, bide arrakastatsua egin du irratian. Sormen adierazpenak biltzea eta erakustea du helburu saioak. Ostiralean Kepa Junkera izango dute gonbidatuetako bat Haceria Aretoan.

Ostiral honetan ''El Club de los Sentidos'' saioa eskainiko da ETB-2n. Irratian arrakastatsu eskaini den tarte honek sormen eta arte adierazpenen bilgune izatea du helburu. Jokin Gonzalezek aurkeztutako saioak bide arrakastatsua egin du Herri Irratian. Berlingo kabaret bat bailitzan girotuta dagoen Bilboko Haceria Aretoan egin ohi da. ''El Club de los Sentidos'' saioa arte adierazpen ezberdinen erakustokia da.

Kepa Junkera izango dute gonbidatuetako bat ostiralean. Jokin Gonzalezen saio-ikuskizunean, gainera, beste eduki nabarmenak ere egongo dira: Zawp Bilbao proiektua, Ruth Mayoral koordinatzaileari egindako elkarrizketaren bidez; Mikel Alonsoren Expo Fotos eta Miguel Atutxaren Graffity-a. Alberto Palomerak, berriz,&' || 'nbsp; zuzenean koadro bat margotuko du saioak zer adierazten dion islatu nahian. Halaber, Condiximulo Dixelan Jazz taldeak, eta Kepa de la Fuente eta Miren de Miguelen pertsonaiek osotuko dute saioa.

Bazart izeneko atalean Rosa Romayk artistak salduko ditu. Saio honetan, Santi Sos eta Ines Martinez artista bikotea aurkeztuko du. Gonbidatuen artean, gainera, Mahaster River taldea izango dute, zuzenean bi gai jotzeko eta baita Santi Burrutxaga Cultura abierta-ren zuzendaria ere.

Ahotsa, musika, bideoa... irudikatu daitezkeen kultur adierazpen guztiak dute lekua ''El Club de los Sentidos'' saioan.

Jokin Gonzalez

Jokin Gonzalez irratian zaildu eta trebatua dago. 16 urtererekin jarri zen mikrofonen aurrean eta ordutik Onda Cero eta Herri Irratian aritu izan da. Sormenezko kazetaritza landu du. 50 eta 60. hamarkadetako izpritua berreskuratzen saiatu da. Hedabideak sozializatu eta famili giroan jasotzea jomuga ditu.

Musika ardatz hartuta, hitz zehatza eta lan fina eginez, Gonzalezen irratsaioak zainduak eta txukunak dira. Klasikoa oinarri hartuta berritzea atsegin du.

Artezale eta kontakizun zalea da Gonzalez. ''La Mar de Músicas'' irratsaiotik ''El Club de los Sentidos''era egin zuen jauzi. Bi urte egin ditu uhinetan Herri Irratia-Radio Popularren azken irratsaioarekin.&' || 'nbsp;