Itxi

telebista

Goizeko albistegia

Japoniako alarma nuklearra aztergai, asteazkeneko 'Egun On Euskadi'n

A.A.

EITB

Maria Teresa Dominguez Espainiako Foro Nuklearreko presidentearekin.

Fukushima-1 zentralean aurkitutako plutonio aztarnen eta itsasoan atzemandako erradiazioen ostean Japonian piztu den alarma nuklearraz mintzatuko dira "Egun On Euskadi" saioan asteazkenean. Horretarako Maria Teresa Dominguez Espainiako Foro Nuklearreko presidentea hartuko dute gonbidatu.

Gai hori eta aktualitateak dakartzan beste batzuk izango dituzte aztergai solas tartean Alvaro Martinez, Josean Izarra eta Jose Mari Pastorrekin

"Egun On Euskadi" astelehenetik ostiralera dago ikusgai ETB-2n, Vanessa Sanchezek eta Aitzol Zubizarretak aurkeztuta. Goizeko 8etan jartzen da abian albiste aurrerapenarekin.