Itxi

telebista

22:30ean

Indarkeria matxistak utzitako umezurtzei buruz, igandean, '360º' saioan

EiTB

Eider Hurtadok zuzendu eta aurkezten duen saioko erreportajean indarkeria matxistaren haur biktimak jarriko dituzte fokuan.

  • Indarkeria matxistak utzitako umezurtzei buruz, igandean, '360º' saioan.

    Indarkeria matxistak utzitako umezurtzei buruz, igandean, '360º' saioan.

Indarkeria matxistak utzitako umezurtzei buruz arituko dira igandean '360º' saioan. Indarkeriak hildako emakumeak, sarritan, biktima ikusezinak uzten ditu. Euskadin, bikoteak hildako 10 emakumetatik 6 ama ziren. Hilketa hauen ondorioz, seme-alabak egoera zailean gelditzen dira, aurrera egiteko baliabide ekonomikorik ez dute, ez eta baliabide emozionalik ere. 2013tik hona, indarkeria mota honek 2.300 umezurtzetik gora utzi ditu Estatu guztian. Eider Hurtadok zuzendu eta aurkeztutako '360º' saioak fokuetatik kanpo dauden adin txikiko haurrei emango die ahotsa, bizi duten drama gogorra erakutsi dezaten.

Besteak beste, hamaika urte zituenean aitak ama hil eta umezurtz gelditu zen neska baten kasua ezagutuko dugu. Berak eta bera bezala adin txikikoak ziren bi anaiek egin behar izan zuten bide zaila kontatuko du telebistan lehenengo aldiz.

Joshua Alonso elkarrizketatzea ere lortu du '360º' saioak. Bere ama, Maria Jose Mateo, 2017an hil zuen bikote ohiak. Hiru seme umezurtz utzi zituen Maria Josek eta horietako bat adin txikikoa. Joshua, 25 urterekin, 8 urteko anaia txikiaren tutore bilakatu zen.

Batzuetan, halaber, seme-alabak biktima zuzenak bihurtzen dira. Hori izan zen Julenen kasua. Bere hilketak zeharo hunkituta utzi zituen donostiarrak 2011n eta Itziar Loinaz amarentzat kolpe ikaragarria izan zen. Julenen aitak mendekurik larriena hartu zuen amak dibortzioa eskatu zionean. Iazko urtarrilera arte, justiziak ez zuen hilketaren epaia eman. Hartara, aita hiltzailea kartzelara sartu arte eta 7 urtez, Itziarrek eta hiru semeek bizkartzainak izan dituzte.

Orobat, Angela Gonzalezek, beste egoera jasangaitz bat bizi izan du. Senar ohiak 7 urteko alaba hil zuen tiroz. Angelak 51 salaketa jarri zituen tratu txarrengatik, eta 2004an, Estatuaren aurkako auzi-eskea jarri zuen bere alabaren hilketaren erantzule zibil gisa. Espainian justiziaren bide guztiak agortu ondoren, auzia Nazio Batuetara eraman zuen eta arrazoia eman zioten.

Horrez gain, aste honetako saioan, Gurasoen Alienazio Sindromeaz hausnartuko dute. Tratu txarren ondoren kondenatuta izan ziren aitei seme-alaben zaintza eskuratzeko aukeraz arituko dira, amek seme-alabak aitaren kontra jarri dituztela uste delako.

Oro har, indarkeria matxistaren biktima izan diren haurren babesgabetasun eta injustizia kasu beldurgarriak erakutsiko ditu saioak.

'360º' igandean dago ikusgai 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista