Itxi

telebista

22:30ean

ETB-3ko Zinemateka saioak 'Bullit' filma eskainiko du ostegunean

O.A.

EITB

Peter Yates zuzendariaren agindupean lan egin dute Steve McQueen, Jacqueline Bisset eta Robert Vaughn aktoreek.

Jatorrizko bertsioko filmei eskainitako ETB-3ko Zinemateka tartean Bullit filma izango da ikusgai. Peter Yates da polizia-film honetako zuzendaria eta aktoreen zerrendatik Steve McQueen, Jacqueline Bisset eta Robert Vaughn nabarmendu daitezke.

Frank Bullit San Franciscoko polizia saileko detektibea da. Kasu berria esleituko dio nagusiak eta epaiketa garrantzitsu baten bezperan, lekuko garrantzitsu bat zaindu beharko du. Hala ere, babestutako gizona erail egingo dute. Lekukoaren hilketaren ostean, Bullitek bere esku dagoen guztia egingo du hiltzaileak aurkitu eta atxilotzeko.

Muntaia onenaren Oscar saria irabazi zuen 1969an, besteak beste, filmean agertzen diren auto pertsekuzio bikainengatik.

Bullit ostegun honetan eskainiko da, 22:30etik aurrera, ETB-3n.