Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Alaves – Athletic eta Kataluniako Itzuliko azken etapa, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Arratsaldean Logroñoko Adarragako pilota jaialdia eskainiko da baita ere zuzenean.

  • Alaves – Athletic, igandean, zuzenean, EiTBn.

    Alaves – Athletic, igandean, zuzenean, EiTBn.

Zuzeneko hiru emanaldi izango ditugu, gaur, Euskal Telebistan eta eitb.eus-en. Hasteko, futbola: Emakumeen Bigarren Mailako Alaves - Athletic B, 12:00etan, ETB1en.

12:30ean, Kataluniako Itzuliko azken etapa jarraitzeko aukera izango dugu ETB4n. Ohi denez, Bartzelonan amaituko da lasterketa.

Hirugarren emanaldiak Logroñora eramango gaitu. Retegi - Ruiz vs Etxeberria - Erostarbe eta Ezkurdia - Untoria vs Zabala - Martija partidek osatuko dute 17:00etatik aurrera ETB1en ikusgai izango den Adarragako pilota jaialdia.

Beste bi kirol emanaldik osatuko dute martxoko azken eguneko kirol eskaintza: Binakako MPB Sariko pala jaialdiak eta herri kirolek. 14:30ean Garate - Urrutia vs Fusto - Ibargarai eta Gaubeka - Gordon vs Necol - Ibai Perez partidak eskainiko dira ETB4n eta 16:00etan goizean Arriben jokatutako Banakako Urrezko Aizkolarien jardunaldia.