Itxi

prentsa oharrak

Txirrindularitza astea

Euskal Herriko Itzulia, zuzenean, astelehenetik aurrera EITBn

A.A.

EITB

Egunero ETB-1, Euskadi Irratia eta Radio Euskadik jardunaldiaren berri emango dute. eitb.com-en lasterketa minutuz minutu jarraitzeko aukera eta informazio zabala webgune berezian.

EITBko medioek jarraipen zabala egingo diote datorren astelehenean hasiko den 51. Euskal Herriko Itzuliari. Etapa bakoitzeko azken kilometroen zuzeneko emankizuna egingo dute ETB-1ek, Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik, albistegi zerbitzuetan lasterketaren informazio zabala eskaintzeaz gainera. Bestalde, eitb.com-en webgune berezia dute eta bertan, probaren inguruko albiste eta irudi guztiak topatzeaz gain, etapa on-line eta minutuz minutu jarraitzeko aukera izango da.

ETB-1 eta ETBSat

ETB-1ek arratsaldero egingo du bat lasterketarekin zuzen-zuzenean 15:30ean. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga eguneko helmugan izango dira eta Alfonso Arroiok motorretik jarraitu du itzulia. Zuzeneko emankizuna ikusterik ez dutenentzat, ETBSat-ek (TDT Euskadi) berriro eskainiko du 20:30ean. Bestalde, eguerdiko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan zuzeneko konexioak egingo dituzte lasterketaren inguruko azken berriak jasotzeko eta gaueko saioetan etaparen laburpena eta elkarrizketak eskainiko dituzte.

Euskadi Irratia

Euskadi Irratiak saio berezia egingo du egunero 16:00etatik 17:30era. Arritxu Iribar eta Joxe Mari Apaolazak egingo dute lasterketaren kontaketa Txomi Perurena txirrindulari ohi eta adituaren laguntzaz. Astelehenetik ostiralera konexioak egingo dituzte "Faktoria"n 11:30ak aldera eta "Kirol Legez" saioan 14:10ak inguruan. Larunbatean "Amarauna" eta "Hiru Erregeen Mahaian" izango dira bategite horiek.

Radio Euskadi

Radio Euskadiko kirol taldeak ere adi-adi jarraituko du Euskal Herriko Itzulia. Arratsaldero saio berezia egingo dute lauretatik bost eta erdiak arte, zuzeneko konexioak orduz orduko albistegietan eta etapa hasieraren kontaketa "Kilometro Cero" saioan. Unitate Mugikorra eta motoa izango dituzte lasterketa jarraitzen eta Joseba Beloki izango dute lagun komentarioetan.

eitb.com

eitb.com-en lasterketa on line eta minutuz minutu jarraitu ahal izango da. Txirrindularitzari eta Euskal Herriko Itzuliari propio eskainitako webgune berezia dute. Bertan, albisteak, argazkiak eta bideoak; lasterketaren historia; etapa bakoitzaren ibilbidea eta sailkapenak; txirrindulariei buruzko informazioa; inkestak... topa ditzakegu.

Txirrindularitza profesionalari buruzko munduko datu baserik onena ere eitb.com-en dago. Erabiltzaileek esku-eskura dituzte txirrindulari, talde, itzuli eta klasiken inguruko datu guztiak. Datu base hau Xabier Usabiaga txirrindulari ohi eta kazetariak kudeatzen du. Era erraz eta eraginkorrean berehala datuak eskaintzeko aukera ematen du.

Txirrindularitza proba gehiago

Euskal Herriko Itzuliaz gain, Miguel Indurain Saria eta Udaberri Saria ere jokatuko dira datozen egunetan eta EITBko medioek lasterketa horien berri emango dute.

Bestalde, ETBSat-ek Flandriako Tourra eta Paris-Roubaix eskainiko ditu.