Itxi

telebista

Eskubaloia

Bidasoa Irun - Liberbank Cuenca, gaur arratsaldean, zuzenean

EiTB

Errege Kopako final-laurdenetako norgehiagoka 18:30ean izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bidasoa Irun - Liberbank Cuenca, ostiralean, zuzenean

    Artxiboko irudia

Eskubaloiko Errege Kopak tarte zabala izango du datozen egunetan Euskal Telebistako kirol tarteetan. Gaur, Bidasoa Irun taldeak Liberbank Cuencaren aurka jokatuko duen norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en, 18:30ean. Jon Ander Gorospek egingo du kontakizuna, Julen Aginagalde lagun duela. Gipuzkoako taldeak lehiaketan aurrera egiten badu, ETBk partida guztiak eskainiko ditu.

Gauean, 22:00etan, 'Gure Bideoteka' tartea zabalduko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Igandean jokatuko den Binakako Txapelketako finalaren atarian, azken bi urteetako finalak izango ditugu ikusgai: Irribarria - Rezusta vs Bengoetxea VI -Larunbe (2017) eta Ezkurdia - Zabaleta vs Elezkano II - Rezusta (2018).