Itxi

telebista

Audientzia

Binakako Txapelketa finala bere ordu tartean nagusi, % 17ko audientzia zatiarekin

EiTB

Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak irabazi zuten Bilbon jokatutako final zirraragarria.

  • Danel Elezkano eta Beñat Rezusta, 2019ko Binakako Txapelketaren irabazleak

    Danel Elezkano eta Beñat Rezusta, 2019ko Binakako Txapelketaren irabazleak

ETBk igande arratsaldean eskainitako Binakako Txapelketako final zirraragarriak ikusmin handi sortu zuen eta bere ordu tartean audientzia-buru izan zen. Norgehiagokak % 17ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 29,6ko kuota bereganatu zituen. Halaber, 213.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Bilbon jokatu zen Binakako Txapelketako final handian, Danel Elezkano bizkaitarrak eta Beñat Rezusta gipuzkoarrak aurreikuspen guztiak hautsi eta txapela eraman zuten etxera. 22-19 gailendu ziren Iker Irribarria gipuzkoarraren eta Jose Javier Zabaleta nafarraren aurrean.