Itxi

telebista

'El Conquis'en 15. atala

Andoni, talde urdina desagertu ondorengo lehen kanporatua

EiTB

Gorriek garaipena lortu dute berriro, girgiluen immunitate-jokoan. Maiderrek talde berdeko kide berria kanporatu du, Andoni, eta Luisito ere berdea da. Gorka eta Leti San, aldiz, gorriak.

  • Andoni "El Conquistador del Pacífico"ko lehiakidea tirolinaren dueluan

    Andoni "El Conquistador del Pacífico"ko lehiakidea tirolinaren dueluan

Maiderrek Andoni kanporatu ostean, Leti San, Luisito eta Gorka dira abenturan jarraitzen duten angoso taldeko kide bakarrak, baina beste taldeetan banaturik daude. "El Conquistador del Pacífico" saioaren 15. atala ongi gogoratuko dute urdinek; izan ere, egun berean agur esan diote talde urdinari, David Secori eta Andoniri, "argizko izakiari".

Atala ez da guztiz gaizki hasi urdinentzat. Jakin bazekiten lau kide baino ez izanik taldea hondoa jota zegoela, baina, kapitainari agur esatera behartuta zeuden arren, ate berriak irekiko zirela beraientzat. David Secoren azken nahia izan da Luisito eta Andoni talde berdera joatea eta Gorka eta Leti San, aldiz, talde gorrira, beti bigarren postuan gelditzen den taldera, hain zuzen ere. Baina, oraingoan, epe luze baten ostean, garaipena lortu dute gorriek immunitate-jokoan. Ondorioz, talde berdera iritsi berriak arriskuan zeuden, edo bietako bat bai, behintzat.

Esan eta egin. Luisitok eraman du immunitatea eta Andoni bidali dute duelura berdeen bileran. Maider aukeratu dute duelura berarekin joateko, nafarrak talde osoari aurre egin eta gero, batez ere Krasiri eta kapitainei. Patrik eta Nagorek taldean lehiakide begikoak dituztela eta babestu egiten dituztela esan du Maiderrek, eta eztabaida izan dute.

Andonik eta Maiderrek tirolina ikusgarri bat zuten zain harkaitz madarikatuan. Maiderrek kasta izugarria duela erakutsi du berriro, eta, eskuak nahiko minduta zituen arren, abenturan jarraitzeko Andonik baino gogo gehiago zuela erakutsi du. "Argizko izakiak" aurrera egin nahi zuen, baina gorputzak ez dio lagundu, eta Maider lehiakide handiaren aurrean besoak jaitsi ditu. Krasik hitz eman du Maider ez duela berriz izendatuko duelura joateko.

Bitxikeria bezala, esan beharra dago pozago zegoela Andoni abenturari agur esateko Maider kanpamentuan aurkituko zuena ikusteko baino. Horrelakoa da abenturarik gogorrena; irabazita ere, ezin lasai atsedenik hartu.

Ez galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.