Itxi

telebista

22:30ean

ETB-3ko Zinemateka saioak 'United 93' filma eskainiko du ostegunean

O.A.

EITB

Paul Greengras zinegileak zuzentzen du 2001eko irailaren 11ko atentatuak ardatz dituen filma.

Jatorrizko bertsioko filmei eskainitako ETB-3ko Zinemateka tartean United 93 filma izango da ikusgai ostegun honetan. Paul Greengrass zinegile entzutetsuak zuzentzen du errealitatean gertatutako ekintzetan oinarritutako filma. Halaber, zuzendari gisa ezaguna da, aurretiaz, El mito de Bourne, El ultimatum de Bourne edota Green zone: distrito protegido filmak zuzendu dituelako.

2001eko irailaren 11an jazotako atentatuak ditu ardatz filmak. Egun hartan lau hegazkin bahitu zituzten terroristek Dorre bikiak, Pentagonoa eta Kapitolioa erasotzeko. 93 hegaldiaren helburua Kapitolioa zen, baina Pennsylvaniako Pittsburg hiriko landa eremu batean erori zen hegazkina.

United 93 filmak Oscar sarietarako bi izendapen jaso zituen, Zuzendari onenaren eta Muntaia onenaren ataletan. Hala ere, filmak 2 BAFTA sari eta New Yorkeko kritikak banatzen duen Film onenaren sariak irabazi zituen.

United 93 ostegun honetan eskainiko da, 23:00etatik aurrera, ETB-3n.