Itxi

telebista

Txirrindularitza

Italiako Giroko 4. etapa, gaur arratsaldean, zuzenean

EiTB

13:30ean egingo dute bat Orbetello eta Frascati arteko etaparekin ETB4n eta eitb.eus-en. 15:00etan, ETB1en jarraituko du emanaldiak.

  • Primoz Roglic, Italiako Giroaren 1. etapako irabazlea

    Primoz Roglic, Italiako Giroaren 1. etapako irabazlea. Irudia: EiTB

Gaur, Italiako Giroko 4. etapa, Orbetellon hasi eta Frascatin amaituko dena, izango dugu ikusgai ETBn eta eitb.eus-en. Emanaldia ETB4n hasiko da 13:30ean, eta ETB1en jarraituko du 15:00etan, 'Gaur Egun' albistegiaren ostean. Ibilbidearen lehen zatia laua izango da, baina gorabehera asko izango dituzte txirrindulariek gero. Tartean, Tuscia eta Romana zeharkatuko dituzte.

Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Alfontso Arroio eta Alessandro Ruta arduratuko dira lasterketan gertatzen den guztiaren kontakizuna egiteaz. Etaparen analisia ere egingo dute, 'Ez Da Giro!' saioan.