Itxi

telebista

09:00etatik aurrera

Hauteskunde ondorengo 'En Jake' berezia emango dugu gaur goizean

EITB

ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian ere hauteskundeen emaitzen analisia egingo dute.

  • Xabier Lapitz, 'En Jake'ko aurkezlea

    Xabier Lapitz, 'En Jake'ko aurkezlea

Gaur goizean, Udal eta Foru hauteskundeetako eta Europako hauteskundeen emaitzak aztertzeko saio bereziak eskainiko dituzte ETB1en eta ETB2n.

ETB2n, 'En Jake' saio berezia egingo dute 09:00etatik aurrera. Xabier Lapitz kazetariak alderdi guztietako ordezkariekin hitz egiteko aukera izango du, igandean lortutako emaitzen balorazioa egiteko. Horrez gain, datuen eta adierazpen ezberdinen analisia egiteko hainbat adituren iritzia bilduko dute, horien artean, José Antonio Oleaga, Luis Campos Iturralde, Oscar Rodríguez, Juanjo Álvarez eta Fabio González. Halaber, Bartzelonatik zuzenean Xavier Torrens soziologoa eta Iu Form kazetaria izango dituzte.

ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioak ere hauteskundeen emaitzen inguruko analisia egingo du Pilar Kaltzada, Ion Ansa, Garbiñe Biurrun eta Xabier Riezu solaskideekin. Halaber, konexioak egingo dituzte Gasteiz, Iruñea, Madril eta Bartzelonako korrespontsalekin, eta Gara eta Noticias de Navarra egunkarietako kazetarien balorazioak ere jasoko dituzte.