Itxi

telebista

20:00etan

Joseba Arguiñano Gamiz-Fikan izango da gaurko 'Historias a Bocados' saioan

EiTB

Luis Acillona, Ander Urra eta Iñaki Olabarrieta ezagutuko ditu bertan.

  • Joseba Arguiñano, Gamiz-Fikan

    Joseba Arguiñano, Gamiz-Fikan

Igande honetako 'Historias a Bocados' saioak Gamiz-Fikara (Bizkaia) eramango gaitu, sukaldaritza oinarri hartuta, bertako bizilagunen istorioak ezagutzeko. Haiekin solasean aritzeaz gain, plater gozoak prestatu eta dastatzeko aukera izango du Joseba Arguiñanok.

Luis Acillonak 78 urte ditu eta Errotabarri eraikinaren jabea da. XVII. mendeko errota da hau, baina oraindik ere jarraitzen dute bertan artoa ehotzen. Errotarien semea eta iloba da Luis, eta arbasoek abiatutako lanbidearekin jarraitzen du, Ameriketatik aspaldi ekarritako txakinarto izeneko arto mota lantzen. Oraindik ere ereiten dute Bizkaiko zonalde batzuetan, eta arrakasta handia du goi-mailako sukaldaritzan. Artoa nola landatu eta eho erakutsiko dio Luisek Josebari.

Ander Urra 31 urteko lorezaina da, eta idi-proben zalea. Joseba Arguiñanorekin sukaldean egingo du hitzordua, eta bertan ezagutuko dugu Gamiz-Fikako gaztearen istorioa. 14 urte zituela, esku bat galdu zuen ehiza-istripu batean baina, mugak gaindituta, horrek ez dio eragotzi aurrera egin eta gustuko duenari eustea. Hala, arratsaldero bost orduz estreinatzen du zazpi astorekin. Igande honetan Joseba entrenamendu horietako batean izango da.

Iñaki Olabarrietak 68 urte ditu eta bizitza osoa eman du elektronika arloan teknikari lanetan. Hala ere, Josebari erakutsiko diona azken 40 urteotako pasioa da: 14.000 argazki bildu ditu lau hamarkadatan. Igotzen zituen mendi guztiei argazkiak ateratzen hasi zen, eta ondoren aztarna arkeologikoak ere gehitu zituen bildumara. Hala, Iñakik berak hilobi batzuk aurkitu zituen 1983an, Atxispeko ermitatik gertu. Irudi horiek guztiak eta bertan dagoen historia ezagutuko ditu Josebak mahai baten inguruan.

'Historias a Bocados' saioa igandean izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.