Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Suitzako Itzuliko 7. etapa eta pilota Logroñotik, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Eskuz binakako bi partida izango ditugu ikusgai: Dario - Ruiz vs Elordi - Untoria eta Irribarria - Zabaleta vs Elezkano II.a - Rezusta.

  • Elia Viviani, Suitzako itzuliaren bosgarren etaparen azken esprinta.

    Elia Viviani, Suitzako itzuliaren bosgarren etaparen azken esprinta. Argazkia: EFE

Txirrindularitza eta pilota izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en.

15:45etik aurrera, Suitzako Itzuliko 7. etaparen kontakizuna egingo dute Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak.

22:00etan, Logroñoko Adarraga pilotalekuko jaialdia izango dugu ikusgai: Dario - Ruiz vs Elordi - Untoria eta Irribarria - Zabaleta vs Elezkano II.a - Rezusta. Xabier Euzkitze, Joxean Tolosa eta Elena Azpeitia izango ditugu berriemaile bertatik.