Itxi

telebista

20:00etan

'Escapadas con Joseba Arguiñano' Plentzian, arratsaldean, ETB2n

EiTB

Aurkezleak alde zaharreko eta kirol kaiko lekurik berezienetara bisitara egingo du.

  • 'Escapadas con Joseba Arguiñano', en Plentzia.

    'Escapadas con Joseba Arguiñano', en Plentzia.

Gaur, ekainak 22, Joseba Arguiñanok 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan Bizkaiko Plentziara bisita egingo du. Bittor Laraudogoitia 77 urteko plentziarrak hartuko du Joseba. 1299an sortutako herriaren historia ondo ezagutzen du eta alde zaharreko eta kirol kaiko lekurik berezienak erakutsiko dizkio.

Plentziak ostatu hartzeko leku asko ditu. Horietako bat Kaian hotela dugu eta Arguiñanok Fernando Villar arduradunaren eskutik ezagutuko du.

Aramburu botika bisitatzea ezinbestekoa da Plentzian. 1888an zabaldu zuten eta orduko esentzia gordetzen duen altxor historikoa da. Enrique Aramburu da jabea, botikari familiko hirugarren belaunaldikoa. Familia omentzeko museoa zabaldu zuen eta bertara joateko aldez aurretik hitzordua lortu behar da.

Plentzian egonda, aurkezleak uretako esperientziaz disfrutatuko du. Goazenup kirol elkarteak osasuna eta ongizatea Aketza Sanchezek eta Mikel Rotaetxek kudeatutako uretako kirolekin tartekatzen du.

'Escapadas con Joseba Arguiñano', 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.