Itxi

telebista

ETBSat-en

Boxeoa zuzenean Gasteiztik, ostiral honetan

A.A.

EITB

Hiru neurketa izango dira ikusgai: Alonso-Rebollo, Mendoza-Bone eta Carrillo-Martinez Bas.

Euskal Telebistak Mendizorrotzan egingo den boxeo-saioa emango du zuzenean ostiral honetan 22:30ean ETBSat-en eta pilota partiden ostean ETB-1en. Saio honetan hiru borrokaldi jokatuko dira.

Lehenengo ta behin, Andoni Alonso gasteiztarrak Eloy Rebolloren aurka neurtuko ditu indarrak. Jarraian, Nacho Mendozak Alex Boneren aurka boxeatuko du eta azkenik Israel Carrillok Juan Martinez Basen aurka.

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dute kontakizuna, zuzenean, 22:35etik aurrera ETBSat-en eta 00:30ean ETB-1en.