Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Tourreko 7. etapa eta San Fermin Torneoko partida, gaur, zuzenean

EiTB

Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Ladis Galarza izango dira nor baino nor gehiago Iruñeko Labrit pilotalekuan.

  • Txirrindulariak Frantziako Tourrean.

    Txirrindulariak Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE.

14:30ean egingo du bat Frantziako Tourrarekin Euskal Telebistak gaur. Ohi denez, ETB4n hasiko da emanaldia eta 15:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du. Aurtengo etaparik luzeena izango da Belfort eta Chalon-sur-Saone artekoa, 230 kilometrorekin.

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak emango dizkigute lasterketaren inguruko xehetasunak. Ondoren etaparen analisia egingo dute 'On Tour' saioan.

Gauean pilota izango dugu zuzenean Iruñeko Labritetik. 22:15ean hasiko da emankizuna Retegi BI-Garmendia / Bakaikoa-Erasun neurketarekin. Ondoren, partida nagusian, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Ladis Galarza izango ditugu nor baino nor gehiago San Fermin Torneoaren barruan. Arteaga II-Eskiroz / Egiguren V-Ruiz norgehiagokarekin amaituko da jaialdia.

Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Bi emanaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en.