Itxi

telebista

Zinea

'Amor es todo lo que necesitas' filma estreinatuko du gaur gauean ETB2k

EiTB

Pierce Brosnan eta Ida Dyrholm aktoreak dira komedia erromantikoko protagonistak.

  • Pierce Brosnan eta Ida Dyrholm, 'Amor es todo lo que necesitas' filmean

    Pierce Brosnan eta Ida Dyrholm, 'Amor es todo lo que necesitas' filmean. EiTBko bideo baten irudia

Euskal Telebistaren bigarren kateak Amor es todo lo que necesitas filma eskainiko du gaur, uztailak 20. Susanne Bier daniarraren zuzendaritzapean, ezkontza batean ezagutzen diren bi familiaren arteko istorioa kontatzen du komedia erromantiko honek.

Philipen (Pierce Brosnan) familia eta Idaren (Trine Dyrholm) familia Sorrenton biltzen dira, Philipen semearen eta Idaren alabaren ezkontzan. Antolatzaileek ospakizuna oso ondo prestatu duten arren, gauzak okertzen hasiko dira.

Amor es todo lo que necesitas, gaur, 22:15etik aurrera ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista