Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Donostiako Klasikoa, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

12:00etan emakumeen lasterketa eskainiko da eta 15:00etan gizonezkoena.

  • Donostiako Klasikoa.

    Donostiako Klasikoa.

Larunbat honetan hitzordu garrantzitsua dute txirrindularitza zaleek, Donostiako Klasikoa jokatuko baita. Aurten, gainera, berrikuntzekin dator, gizonezko lasterketaren aurretik emakumezkoena jokatuko baita. Biak zuzenean jarraitu ahal izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en: 12:00etan emakumezkoen proba eta 15:00etan gizonezkoena.

Fermin Aramendik eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute zuzeneko kontakizuna Donostiatik bertatik. Alfontso Arroiok, berriz, errepidean gertatzen denaren berri emango du mototik.

Bestalde, lasterketa amaitutakoan saio berezia egingo dute helmugako set-etik, Donostiako Klasikoak eman duenaren analisia eginez eta protagonistak bertatik bertara elkarrizketatuz.

Eguneko kirol eskaintza piraguismoak, herri kirolek eta zesta puntak osatuko dute:

Sellako Nazioarteko Txapelketa (11:55ean, ETB4n eta eitb.eus-en).

Harri Txikien Euskadiko Harri Jasotze Txapelketa (18:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en).

Gernika Jai Alai Gran Slam txapelketako finalerdiak (23:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en).