Itxi

telebista

22:15ean

Andre Maria Zuriaren jaietako pilota txapelketa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Irribarria-Rezusta eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteak izango dira aurrez aurre.

  • Iker Irribarria pilotaria

    Iker Irribarria pilotaria. Irudia: EiTB

Gaur gauean, Gasteizko Ogueta pilotalekuan jokatuko den pilota jaialdia izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean, 22:15ean.

Andre Maria Zuriaren jaietako pilota txapelketan, Irribarria-Rezusta eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteak arituko dira. Horrez gain, Mendizabal III-Garmendia / Elordi-Untoria eta Retegi Bi-Tolosa / Egiguren V-Martija partidak eskainiko dira.

Josetxo Lizartza eta Jokin Errasti esatariek egingo dute emanaldiaren kontakizuna, zuzenean.