Itxi

telebista

Gaur, 22:00etan

Andre Maria Zuriaren pilota txapelketaren finala, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Bengoetxea VI-Imaz eta Ezkurdia-Martija bikoteek jokatuko dute finala.

  • Bengoetxea VI eta Imaz finalistak

    Bengoetxea VI eta Imaz finalistak. ETBko bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Andre Maria Zuriaren pilota txapelketaren finala jokatuko dute Bengoetxea VI-Imaz eta Ezkurdia-Martija bikoteek, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute partida, Gasteizko pilotalekutik, 22:00etatik aurrera.

Gaurko pilota jaialdian, gainera, Arretxe II-Erasun / Elordi-Ruiz eta Laso-Larunbe / Zabala-Ladis Galarza norgehiagokak ere izango dira ikusgai. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean.