Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Reala-Eibar, III Euskal Herria Txapela finalean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Gainera, Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia izango da ikusgai, 18:00etatik aurrera-.

  • Reala eta Eibarren arteko partida batetik ateratako irudia.

    Reala eta Eibarren arteko partida batetik ateratako irudia. Argazkia: EFE

Larunbat honetan, arraunak, futbolak eta zestak osatuko dute ETBko kirol eskaintza.

Hasteko, Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia izango da ikusgai 18:00etatik aurrera. Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak eskainiko dituzte zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek, Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara esatarien kontakizunarekin.

Ondoren, Realak eta Eibarrek jokatuko duten III Euskal Herria Txapela finala izango da zuzenean ikusgai, 20:30etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Tolosako Berazubi zelaian jokatuko den partidaren berri, Ander Txintxurretak eta Juanan Larrañagak emango dute.

Amaitzeko, Gernikako Zesta Txapelketa finala izango da ikusgai Beaskoetxea- Lopez eta Goikoetxea- Lekerika bikoteen artean. Xabier Euzkitzek eta Aimar Aldazabalek egingo dute partidaren kontakizuna, 23:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.